Odol ematea Donostiako campusean

Odol ematea Donostiako campusean
2015/05/06 – 2015/05/07
09:30 – 13:30
Ekitaldi gela, Innogune
 
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako 4. Mailako Komunikazioko Zuzendaritza estrategikoa ikasgaiko ikasleek komunikazio-kanpaina bat jarri dute martxan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean. Helburua da gipuzkoar gizartea eta unibertsitateko elkartea ohartaraztea zer garrantzitsua den odola ematea.

Bi xede daude: batetik, 100 odol-emate lortzea bi egunetan; eta, bestetik, epe luzerako odol-emaileak erdiestea, etorkizun hurbilean ziurtatzeko gipuzkoarrak hornitzeko odol-erreserbak. Maiatzaren 6an eta 7an izango dira odol-emateak, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, 09:30etik 13:30era, Innoguneko Ekitaldi gelan.

Dona la gota ¡que no se agota! leloa erabiliko dute eta unibertsitateko elkarte guztia animatu nahi dute odola ematera eta aldizkako emaileak aurkitzera.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>