UACES Biltzarrak 600 aditu elkartuko ditu Deustun Europar Batasunari buruz hausnartzeko
Gaien programa oso zabala da, eta, beste gauza batzuen artean, garrantzia handiko hainbat arlo landuko dituzte, esaterako, emigranteen boto eskubidea Europar Batasunean, ezker muturra eta finantza krisia, genero berdintasuna Europar Batasunean, energia berriztagarriei buruzko europar politika, Europako hegoaldean krisiari ematen zaizkion erantzunak (muturretako partiduak, populismoa, parlamentarismoa), Europar Batasuna eta futbola, Goi Hezkuntzako politika mundu aldakor honetan, Alemaniaren eginkizuna Europar Batasunean edota Europako partidu nazionalistak.
Zuzenbideko Fakultatea buru izan da ekitaldi akademiko garrantzitsu hori antolatzen, Europako zortzi unibertsitateren egoitza izateko 2013an aukeratu zutenetik. UACES Biltzarra aukera paregabea izango da Deustuko Unibertsitatean lortutako ikerketen emaitzak erakusteko, izan ere 20 ikertzailek (Zuzenbide Fakultatekoak dira 15) aurkeztuko dituzte komunikazioak UACES Biltzarrean.
UACES (University Association for Contemporary European Studies) Europako erakundea da, Europar Batasunari buruzko ezagutza eta diziplina arteko ikerketa sustatzen ditu, horretarako ekitaldiak antolatzen ditu, ikerketa jarduerak egiteko dirulaguntza ematen du, liburuak eta aldizkariak argitaratzen ditu, hala nola, Journal of Contemporary European Research y el Journal of Common Market Studies (JCR 2014: I.P. 1. 855).