El Garaje de Deusto Business School (Bazkari solasaldia) Telefónica Espainiako presidente Luis Miguel Gilpérezekin

El Garaje de Deusto Business School (Almuerzo coloquio) con Luis Miguel Gilpérez, presidente de Telefónica España
2017/06/05
14:00 - 16:00
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu El Garaje de Deusto Business Schoolera, eztabaidarako foro egonkorra da, enpresetako zuzendari, politikari eta profesional ospetsuek parte hartzen dutena. Ekimen hau Hewlett Packard Enterprisekin batera antolatu dugu eta helburua da bertan parte hartzen dutenek hurbiletik ezagutzea garrantzi publiko eta ekonomikoko erakundeen arrakastako kasuak eta enpresa errealitateak. Laneko bazkari formatua harturik eta enpresa handietako parte hartzaile-zuzendariak entzule izanik, hizlariek euren lanbideko eta bizitzako esperientzia partekatzen dute.

Izen ematea

Plaza kopuru mugatua, lehentasuna dute Focus Programetako ikasleek. Izena ematen dutenei posta elektronikoz adieraziko zaie tokirik duten ala ez, eta bazkaria den eguneko 14:15era arte gordeko da.

Luis Miguel Gilpérez

Telefónica Españako presidentea da 2011ko irailetik. Lan munduan hasi zen Aseguru Konpainia batean, eta sei urtean zehar egon zen lanean Sail desberdinetan. 1981etik, Telefónica taldean sartu zen eta bertan garatu du karrera profesionala, bereziki telefonia mugikorrarekin lotutako jardueretan, eta bertan ditu eskumenak 1987tik, zerbitzuaren jarduera komertzialen arduraduna izan da 1993 arte, Telefónica Móviles sortu arte, bertako ia sail guztietan izan ditu zuzendaritzako postuak. 2006tik 2010eko irailera arte, Negocio Móvil arloko arduraduna izan zen Telefónica Latinoamérican eta, ondoren, Telefónicako Kontseilari Delegatua Brasilen. Nazioartean esperientzia izan ondoren, Espainiara itzuli zenetik aitzindaria izan da sektoreko analista guztien arreta bihurtu diren ekimen batzuetan, esaterako mugikorren terminalen subsidioa ezabatzean eta, bereziki, lehen produktu konbergentea ateratzean etxeko komunikazio behar guztiak betetzeko. Movistar Fusión. Industria Ingeniaria da eta Enpresen Plangintza eta Administrazio Masterra HPEren lankidetzarekin. Hewlett Packard Enterprise
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude