Deusto Business School-en eta HPEren Garajea José Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidentearekin
Hori dela eta, eztabaida foro hau, ateak itxita eta bazkari-solasaldi formatuan egiten dena, enpresa handietako presidente exekutibo eta CEOen artekoen topagune da. Disrupzioaz eta berrikuntza irekiaz eztabaidatzeko erabiltzen dute, hain zuzen ere gure enpresetan eta gizartean ere oso zabalduta dauden kontzeptuak.
José Ignacio Goirigolzarri
Bankiako presidentea
BBVA taldeko zuzendari nagusia eta mundu mailako txikizkako bankaren arduraduna izan zen 2001ean. Urte horretan BBVA taldeko kontseilari delegatu kargua hartu zuen, 2009ko urrira arte betetzen baitzuen. 2012ko maiatzean Bankiako eta BFAko presidente izendatu zuten. Bere ibilbide luzean, Telefonicako kontseilari eta presidenteorde ere izan da, Repsoleko presidenteorde, Espainia-USA Fundazioko presidente, BBVA Bancomerreko kontseilari Mexikon eta Citic Bank-eko presidente Txinan.
Gaur egun, Bankiako eta BFAko buru izateaz gain, CECAko presidenteordea, Garum Fundatioko presidentea, Deustu Business Schooleko kontseiluko presidentea eta Franklin Institutuko aholku kontseiluko presidentea ere bada.
Argibide gehiago:
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89