Deusto Business Schoolen Garajea eta HPE Maurici Lucena-rekin

Deusto Business Schoolen Garajea eta HPE Maurici Lucena-rekin
2019/01/29
14:00 – 14:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Business Schoolen Garajea eta HPE ekimena Hewlett Packard Enterprise (HPE) enpresa teknologikoarekin lankidetzan antolatu da eta helburu du leku horretara bueltatzea sinbolizatzea, hain zuzen ere lehenengo startupak sortu ziren lekura, gure ekonomiaren iraultzaile izan diren lehenengo ideiak idatzi ziren lekura.

Hori dela eta, eztabaida foro hau, ateak itxita eta bazkari-solasaldi formatuan egiten dena, enpresa handietako presidente exekutibo eta CEOen artekoen topagune da, disrupzioaz eta berrikuntza irekiaz eztabaidatzeko erabiltzen dute, hain zuzen ere gure enpresetan eta gizartean ere oso zabalduta dauden kontzeptuak dira.

Maurici Lucena

Maurici Lucena Betriuk Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da (Ekonomiako Espezialitatea), Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF) eta Ekonomia eta Finantza masterra du Moneta eta Finantza Ikasketen Zentroan (CEMFI).

Lucena-k, bere ibilbide profesionalean, hainbat sektore publiko eta pribatutako postu exekutiboak izan ditu. Besteak beste, Espainiako Garapen Teknologikoko Zentroko(CDTI) zuzendari nagusia izan da, Espainiako Defentsako Sistemen Ingeniaritzako (ISDEFE) zuzendari exekutiboa, Europako Espazio Agentziaren (ESA) Zuzendaritza Kontseiluko lehendakaria. Banco Sabadell-en ere hainbat zuzendaritza funtzio izan ditu.

2018ko uztailaren 16tik aurrera, Lucena Aenako Zuzendaritza Batzordeko presidentea eta aholkulari ordezkaria da.

Aena

Aena (Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa) Espainiar Estatuko interes orokorreko aireportuak kudeatzen dituen Espainiako enpresa publikoa da. ENAIRE enpresa publikoaren % 51aren partaidetza du, konpainiak 46 aireportu eta 2 heliportu ditu Espainian eta “Aena Internacional” filialaren bidez parte hartzen du Europako eta Amerikako 15 aireporturen kudeaketan. Munduko lehen aireportu operadorea da, bidaiari kopuruari dagokionez.

2010eko urtarrilean sortu zen estatuko merkataritza sozietate modura, Aeropuertos Españoles eta Navegación Aérea (AENA akronimo ezaguna) erakunde publikoaren aire portuetako aktiboen segregaziotik, eta 2014ko uztailaren 4an Aena izen historikoa hartu zuen berriro.

Informazio gehiago:
miriam.gomez@deusto.es
91 577 61 89

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>