Lehendakaria buru izango da erlijio aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko I. Jardunaldian, Deustun

Lehendakaria buru izango da erlijio aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko I. Jardunaldian, Deustun
2016/03/02
09:30 – 13:30
Ataria. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hartuko du parte, datorren asteazkenean, martxoak 2, Erlijio aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko I. Jardunaldian, Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian. Ekitaldiaren antolatzaileak Eusko Jaurlaritza, Ellakuria Fundazioa eta Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutua dira, eta hiru zatitan banatuta dago.

Lehenengoan, 9:30etik 11:00etara, “EAEko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena” eta Erlijio Zentroei buruzko Lege Proiektua aurkeztuko ditu Monika Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak. Saio horretan, gainera, Lehendakariak ez ezik, Fernando Arias Pluralismo y Convivencia Fundazioko zuzendariak ere hitz egingo du.

Bigarren zatian, 11:30etatik 12:45era, solasaldia egongo da, lan taldetan egituratua, eta ondorioen aurkezpena; jarraian, 13:00etan, bateratze saioaren hirugarren zatian, lan talde bakoitzean jasotako ondorioen ekarpenak egingo dira. Jardunaldiaren amaiera, 13;15ean, Jonan Fernandez Bakerako eta Elkarbizitzarako Idazkari nagusiaren eskutik.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>