Espainiako Errege Felipe VI.a Deustuko Unibertsitatean
Saria, Euskal Enpresarien Zirkuluak, Enpresarien Zirkuluak eta Ekonomia Zirkuluak sortua, bigarren edizio honetan, José Ferrer Sala Freixenet-eko ohorezko lehendakariarentzat izango da. Saria Carlos III.aren garaiko Merituaren Dominaren erreprodukzioa da eta jatorria 1764an du. Horrekin aintzatetsi nahi dute enpresario baten ibilbidea eta geroko belaunaldientzako eredua, Espainian eginkizun garrantzitsua betetzeagatik lana sortzen, inbertsioak egiten eta nazioarteratzen, eta baita gizarte espainiar osoaren aurrerapenean eta ongizatean ekarpenak egiteagatik ere.
Epaimahaikideek José Ferrer Sala saritu dute “gizarte espainiarraren garapenean eta ongizatean ekarpenak egiteagatik ahaleginarekin eta lanarekin, hamarkadetan zehar, lana sortuz, jarduerak nazioarteratuz eta estatuko ingurumena eta ongizatea hobetuz, guzti horretan interes profesionalak eta kausa sozial, artistiko eta kulturalak bateratuz”.