eMprendimiento – Emakume baliotsuak. Deusto Ekintzaile Astea 2023

eMprendimiento - Emakume baliotsuak. Deusto Ekintzaile Astea 2023
2023/11/21
10:00 – 13:00
EmprendeBOX, Plaza de la Memoria
 
2023ko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en kokatutako ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik No Pinto Nada kultur elkartearen eskutik tailer batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Elkartearen helburua hau da: artearen bidez, guztion ongiaren alde lan egiten duten pertsonen balioa aitortzea.

Tailer honetan, emakumeak denboran zehar gizartean izan duen balioaz hausnartu ahal izango dugu, bereziki emakumeak ekintzailetzan izan duen bidean.

Jarduera hori EmprendeBOXen egingo da. Bata bestearen gainean jarritako bi itsas edukiontzi, Memoriaren Plazan aurkituko dituzuenak.

Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Deusto Emprende Astea sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>