Enpresa, balio soziala, lankidetza eta lehiakortasuna: erronka berriak

Enpresa, balio soziala, lankidetza eta lehiakortasuna: erronka berriak
2019/11/11
09:30 – 11:00
Auditorio Pedro de Icaza. Hermanos Aguirre, 2 – 1º – 48014 – Bilbao – Bizkaia
 
Gonbidapena egiten dizugu, astelehenean, azaroak 11, egingo den jardunaldira: Enpresa, balio soziala, lankidetza eta lehiakortasuna: erronka berria. Surne-k lagundutako ekitaldia da.

Ekitaldian izango dira Agustin Garmendia Alumni dBAko presidentea, Susana Rodriguez Vidarte Deustuko Business School Estrategia eta Informazio Sistemen saileko katedraduna eta Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko presidentea. Elkarrizketa mahaian, Gaspar Martinez Gasteizko Teologia Fakultateko irakasle eta dekanoak eta Sabin Azua B+I Strategyko bazkide zuzendariak hartuko dute parte.

Michael Porterrek dioenez “enpresa baten helburua birdefinitu egin behar da, gizartearekin partekatzeko balioa sortzeko, ez bakarrik etekinagatik. Horrek berrikuntzarako eta hazkunderako olatua bideratuko du munduko ekonomiaren ekoizpenean. Bestalde, ez dago antolakuntzarako eredu idealik, baina gainera erakunde kultura, (enpresa proiektuaren bideragarritasunean eragiten duten faktore guztien menpe dago), azkar aldatzen da eta enpresaren beraren produkzio unitate kontzeptua ere aldatu egiten du: Thomas Friedman-ek horrela adierazten du: “lana enpleguetatik deskonektatzen ari da eta enpleguak eta lana enpresetatik deskonektatzen ari dira, azken horiek plataforma bihurtzen ari dira.”

PROGRAMA

9:30 – 9:45. Aurkezpena.
Agustín Garmendia, Alumni DBAko presidentea. Ongietorria eta aurkezpena.
Susana Rodríguez Vidarte, Deustuko Business School Estrategia eta Informazio Sistemen saileko katedraduna, Ekonomiari buruzko ikerketen azken Buletina aurkezten arituko da.
Juan Manuel Sinde, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko presidentea,  Lankidetza ekonomiaren egoeraz mintzatuko da.
09:45 – 10:30. Mahai-ingurua “Empresa, valor social, cooperación y competitividad: nuevos desafíos”. Parte hartzaileak, Gaspar Martínez, Gasteizko Teologia Fakultateko irakasle eta dekanoa, eta Sabin Azua, B+I Strategy-ko bazkide eta zuzendaria.

10:30 – 11:00. Parte hartzaileen arteko solasaldia.
11:00. Kafea.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>