Alumni DBA, Pedro Azpiazu Uriarte Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin
2019/11/20
09:00 – 10:30
CRAI – Biblioteca de Deusto – 7ª planta. Ramón Rubial, 1
Deusto Business Alumni elkarteko presidente Agustin Garmendiak gonbidapena egiten dizu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburu Pedro Azpiazu Uriarterekin egingo den topaketan parte hartzeko. Topaketa hori azaroaren 20an izango da, Deustuko Unibertsitateko Crai liburutegian, Bilboko campusean.
Hitzaldi hau eskainiko du: Mirada económica al presente y futuro de Euskadi. Egoera ekonomiko eta politikoa nabarmen aldatu da urte eta erdi inguruan. Gaur egun zalantza eta ziurgabetasun gehiago ekonomiaren arloan, eta maila globalean moteldu egin da. Egoera horretan, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak hainbat gogoeta eta datu emango ditu, Euskadiko une ekonomikoa, 2020rako EAEko Aurrekontuen proiektua eta politika publikoak, Eusko Jaurlaritzaren finantza politika eta Euskadiren etorkizuneko erronkak aztertzeko. Beti ere, apaltasun, zintzotasun, erantzukizun eta elkarrizketaren balioak oinarri izanik.
Ekitaldi hau PwCrekin elkarlanean egiten da.