Topaketa Adolfo Plazarekin, LABORAL Kutxako presidentearekin
Adolfo Plazak egungo ekonomia eta finantza gakorik nagusienak errepasatuko ditu
Banku Zentralen diru-politikak iraultzea lortu duen inflazioaren neurrigabeko hazkundea urte batzuetan izan ondoren, inflexio-puntu bat gertatu da, eta orain ekonomia garrantzitsu batzuen moteltzea bihurtu da kezka nagusi.
LABORAL Kutxako presidenteak finantza-sektorearen erronka nagusiei buruzko ikuspegia emango du eta, horrekin batera, azalduko du erakundea abantaila-posizioetatik abiatzen dela agenda estrategiko bikoitz bati ausardiaz heltzeko. Egunero lehiatzeari eta, aldi berean, eraldatzeari ekin nahi dio, etorkizunean hazten jarraituko duela bermatzeko.
Solasaldia Olga del Ordenek moderatuko du, Finantza Zuzendaritzako Aditu Programako zuzendarikideak eta DBSko Ikaskuntzaren Ebaluazioko zuzendariak.