Deusto Business Alumni topaketa Chris Lowneyrekin, lidergoan aditu eta CommonSpirit Health-eko Batzordeko presidenteordearekin

Deusto Business Alumni topaketa Chris Lowneyrekin, lidergoan aditu eta CommonSpirit Health-eko Batzordeko presidenteordearekin
2024/02/29
09:00 – 10:30
Faculty Club-a. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren ostegunean, otsailak 29, Deusto Business Alumni topaketa egingo dugu Chris Lowney lidergoan aditu eta CommonSpirit Health-eko Batzarreko presidenteordearekin, izenburu honekin: Lider heroikoak: gaurko enpresetako beharrizanA / Heroic leaders: a need in today’s business world.  Ekitaldia Deusto Business Alumni, Agirre Fundazio Bizkaitarrak eta Deusto Business Schoolek antolatu dute.

Chris Lowneyk, bere hitzaldian, lidergo eraginkor batek enpresei nola laguntzen dien azalduko du, baina zuzendari gutxik ulertzen dugu benetan nola bihurtu gure burua eta besteak lider handi. Era berean, jesuiten arrakastaren lau zutabeak azalduko ditu: autoezagutza, xalotasuna, maitasuna eta heroismoa, eta lidergo eraginkorra sustatzeko gaur egungo edozein enpresatan duen aplikagarritasuna. Lowneyk moldagarritasunaren, talde lanaren eta konpromiso etikoaren garrantzia azpimarratzen du, lidergo heroikoa emaitzak lortzera bideratzeaz gain, pertsonen ongizatea eta potentzial osoa lantzera ere bideratzen dela proposatuz.

In his keynote address, Chris Lowney will discuss how effective leadership benefits companies, but few of their managers really understand how to make themselves and others into great leaders. He will also explain the Jesuits «Four pillars of success: self-awareness, ingenuity, love and heroism, and their applicability to any business today to foster effective leadership. Lowney emphasises the importance of adaptability, teamwork and ethical commitment, proposing that heroic leadership not only focuses on achieving results, but also on cultivating people ‘s well-being and full potential.

Ekitaldia ingelesez egingo da eta bertaratutakoentzako aldibereko itzulpen sistema izango dugu.

 Aldi bereko itzulpen-gailua eskuratzeko, NANa entregatu behar da.

 Programa

Ongietorria: Antón Azlor, Deusto Business Alumniko presidentea.

Aurkezpena: Alvaro de la Rica, Deusto Business School-eko dekanoa.

Hitzaldia: Chris Lowney, lidergoan aditua eta CommonSpirit Health-eko Batzordeko presidenteordea.

Moderatzaile arituko da Monica de Oriol, Agirre Fundazio Bizkaitarreko presidentea.

 Bere ibilbidea

Chris Lowney lidergoan aditua da eta gaur egun CommonSpirit Health-eko Kontseiluko presidentea da. CommonSpirit Health Estatu Batuetako irabazi asmorik gabeko osasun sistemarik handiena da, 140 ospitale eta 130.000 langile ditu. Aurretik, JP Morgan & Co. enpresako zuzendari nagusia izan zen hiru kontinentetan. Halaber, dozena erdi libururen egilea da, besteak beste, “Heroic Leadership: Best Practices from a 450-Year-Old Company that Changed the World” (Jesuiten estiloko lidergoa: mundua aldatu zuen 450 urteko konpainia baten praktika onenak), hamaika hizkuntzatara itzuli dena. Bere lan sarituen artean, nabarmentzekoak dira “Pope Francis: Why He Leads the Way He Leads”, “Make Today Matter” eta “Everyone Leads: How to Revitalize the Catholic Church”.

Fordhameko Unibertsitateko lizentziatura eta masterra du, eta bederatzi honoris causa doktorego. Gainera, apaizgai jesuita izan zen, eta horrek prestakuntza pertsonal handia eman dio antolaketa-proiektu garrantzitsuei ekiteko.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>