Deusto Business Alumni topaketa Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentearekin

Encuentro Deusto Business Alumni con Eduardo Zubiaurre, presidente de Confebask
2020/03/10
09:00 - 10:30
Hotel Londres
Zubieta, 2, 20007 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Deusto Business Alumnik gonbidapena egiten dizu asteartean, martxoak 10, Donostiako Londres hotelean 9:00etan egingo den topaketan parte hartzera. PwCrekin elkarlanean. Oraingoan, gurekin izango dugu Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea, eta hitzaldi bat emango du honako izenburu honekin: Situación y perspectivas empresariales, más allá del horizonte 2020. Confebaskeko presidenteak euskal enpresaburuek urte honetarako dituzten aurreikuspen ekonomikoen azken eguneratzearen berri emango du, eta, horrez gain, 2020tik aurrera izango ditugun erronka eta desafio nagusietako batzuk azalduko ditu. Horretarako, Eduardo Zubiaurrek mintzagai izango ditu besteak beste, globalizazioa: lehiakide berrien eta errentagarritasun baxuen ingurunea; Euskadiko erronka demografikoa, talentuaren aldeko apustua areagotuko diguna; eraldaketa digitala eta bidezko trantsizio baterako itun soziala; eta, azkenik, gure enpresen eta gure ekonomiaren ezinbesteko trantsizioa hazkunde eta garapen jasangarrirako eredu baterantz, zeinetan familia eta lana uztartzea, ekonomia zirkularra, klima aldaketa eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuak protagonista diren enpresen lehiakortasunean.   Izena emateko...
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude