Deusto Business Alumni topaketa Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentearekin

Deusto Business Alumni topaketa Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentearekin
2020/03/10
09:00 – 10:30
Hotel Londres. Zubieta, 2, 20007 Donostia
 
Deusto Business Alumnik gonbidapena egiten dizu asteartean, martxoak 10, Donostiako Londres hotelean 9:00etan egingo den topaketan parte hartzera. PwCrekin elkarlanean.

Oraingoan, gurekin izango dugu Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea, eta hitzaldi bat emango du honako izenburu honekin: Situación y perspectivas empresariales, más allá del horizonte 2020.

Confebaskeko presidenteak euskal enpresaburuek urte honetarako dituzten aurreikuspen ekonomikoen azken eguneratzearen berri emango du, eta, horrez gain, 2020tik aurrera izango ditugun erronka eta desafio nagusietako batzuk azalduko ditu. Horretarako, Eduardo Zubiaurrek mintzagai izango ditu besteak beste, globalizazioa: lehiakide berrien eta errentagarritasun baxuen ingurunea; Euskadiko erronka demografikoa, talentuaren aldeko apustua areagotuko diguna; eraldaketa digitala eta bidezko trantsizio baterako itun soziala; eta, azkenik, gure enpresen eta gure ekonomiaren ezinbesteko trantsizioa hazkunde eta garapen jasangarrirako eredu baterantz, zeinetan familia eta lana uztartzea, ekonomia zirkularra, klima aldaketa eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuak protagonista diren enpresen lehiakortasunean.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>