Deusto Business Alumni Topaketa: Ignacio Muñoz, Angulas Aguinagako CEO

Deusto Business Alumni Topaketa: Ignacio Muñoz, Angulas Aguinagako CEO
2019/05/16
09:00 – 10:30
Hotel Londres. Zubieta, 2 – 20007 Donostia
 
Alumni DBAk atsegin handiz gonbidatzen zaitu Business Alumni Topaketara. Ekitaldia maiatzaren 16an izango da, Donostiako Londres hotelean, 09:00etan.

Oraingoan, gurekin izango dugu Ignacio Muñoz, Angulas Aguinagako CEO CEO. Jardunaldiaren izena: “’Angulas Aguinaga: Revolucionando la alimentación al servicio del consumidor’.

Angulas Aguinagak ez du angularik saltzen eta ez dago Aginagan, baina izenak erakusten du berriz asmatu beharra izan zutela eta berrikuntza bihurtu zaiela oinarri, gaur egunera arte. Hitzaldian, azalduko du zer egin duten etorkizunera begira berritzen jarraitzeko, eta horretaz gain, nolako aldaketak egiten ari diren antolaketaren arloan, pertsonak ere hazkundearen oinarrizko beste zutabe bat izan daitezen.

Ignacio Muñoz Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako lizentziatua da eta espezializatuta dago marka esparru globalean kudeatzen. Esperientzia zabala da, 18 urtez, batzuk nazioarteko merkatuetan, marketing integraleko estrategiak garatu ditu kontsumo handiko markentzat.

Angulas Aguinagan hasi baino lehen, Procter & Gamble multinazionalean garatu zuen bere ibilbide profesionala 17 urtetan, eta negozioko hainbat arlotako zuzendari izan zen, marketinekoa eta eragiketakoa, esaterako. Horretaz gain, duela bost urtetik hona, berrikuntza eta marketin arloko irakasle espezializatu modura ari da lanean negozio eskola batzuetan, Comillas Unibertsitate Pontifikalean, Enpresa Institutuan eta Deusto Business Schoolen, besteak beste.

Bihotzez, donostiarra da eta Euskal Herria maite du, nahiz eta bere ibilbide profesionala Madrilen, Genevan edo Panaman egin, beti izan du argi jaio zen lekura itzuliko zela, Donostiara. Hori dela eta, duela bi urte baino gehiagotik, Ignacio Muñoz Angulas Aguinagako CEO da, eta erronka handiak hartu ditu, esaterako, hiru marken hazkundea eta konpainia tokian eta nazioartean zabaltzea. Berrikuntzaren eta pertsonen alde egitea izan dira jardunaren azken urteko erronka nagusiak, eta konpainiak hain emaitza onak izatearen arrazoi.

Para inscribirte…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>