Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diplomak emateko ekitaldia
Deustuko Unibertsitateak eta GAUDE elkarteak diseinatu, kudeatu eta eman dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen unibertsitate-titulua da, adimen-urritasuna duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei enplegurako eta gizarteratzeko prestakuntza integrala eta unibertsitatekoa eskaintzen diena.
Ildo horretan, Diplomak aukera ematen die prestakuntza akademikoarekin eta bokaziozko prestakuntzarekin jarraitzeko, helduarorako bidea erraztuko dien enplegua bilatzeko, haien bizi-kalitatea eta enplegagarritasuna areagotuz eta bizi-proiektu osoa, independentea eta egokia ahalbidetuko duten aukerak sortuz.
Diploma Bilboko Campuseko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Gizarte eta Lege Zientzien jakintza-adarraren barrukoa da, eta bi ikasturtetan egituratzen da, bakoitza 30 ECTS krediturekin eta guztira 15 irakasgairekin.