Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diplomak emateko ekitaldia

Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diplomak emateko ekitaldia
2021/09/17
12:00 – 14:00
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren ostiralean, irailak 17, Bilboko campuseko Paraninfoan diplomak banatuko dira, “Laguntza bidezko enpleguan aritzeko lan trebakuntzarako Unibertsitate Hedapeneko Diploma” izenekoak. Diploma horrek lehen promozioko 15 ikasleen lana aintzatetsiko du.

Deustuko Unibertsitateak eta GAUDE elkarteak diseinatu, kudeatu eta eman dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen unibertsitate-titulua da, adimen-urritasuna duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei enplegurako eta gizarteratzeko prestakuntza integrala eta unibertsitatekoa eskaintzen diena.

Ildo horretan, Diplomak aukera ematen die prestakuntza akademikoarekin eta bokaziozko prestakuntzarekin jarraitzeko, helduarorako bidea erraztuko dien enplegua bilatzeko, haien bizi-kalitatea eta enplegagarritasuna areagotuz eta bizi-proiektu osoa, independentea eta egokia ahalbidetuko duten aukerak sortuz.

Diploma Bilboko Campuseko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Gizarte eta Lege Zientzien jakintza-adarraren barrukoa da, eta bi ikasturtetan egituratzen da, bakoitza 30 ECTS krediturekin eta guztira 15 irakasgairekin.

Argibide gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>