Ikerketako XIII. DU-Banco Santander Sariak ikerketa lanik onenei emateko ekitaldia
Otsailaren 14an, Ikerketako XIII. DU-Banco Santander Saria emateko ekitaldia egingo du Deustuko Unibertsitateak. Sariak Banco Santanderren babesa du, Santander Universidades atalaren bidez. Ekitaldia 11:00etan izango da Unibertsitateko Garate aretoan.
Deustuko Unibertsitatearen aldetik, pertsona hauek egongo dira: José María Guibert errektorea eta Rosa Santibañez, Ikerketako eta Transferentziako errektoreordea. Banco Santanderretik, Santander Universidadeseko Presidentea), Alfredo Albaizar (Santander Unversidades eko zuzendariondokoa) eta Patricia Arias (Euskadiko Lurralde Zuzendaria).
DU-Grupo Santander saria Deustuko Unibertsitateak eta Banco Santander erakundeak Santander Universidadesen bitartez, 2004tik duten lankidetzaren barruan ematen da. Santander Universidadesek bankuaren gizarte ekintza bideratzen du 1996tik. 1.200 hitzarmen ditu sinatuta mundu osoko unibertsitate eta ikerketa zentroekin, eta 1.000 milioi euro bideratu ditu hainbat unibertsitate proiektu eta ekimenetara.