Deustuk XV. DU-Banco Santander Saria emango die ikerlanik onenei

Deustuk XV. DU-Banco Santander Saria emango die ikerlanik onenei
2020/02/27
12:45 – 13:30
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren ostegunean, otsailak 27, Ikerketako XV. DU-Banco Santander Saria emateko ekitaldia izango da Deustuko Unibertsitatean. “Waste4Think? Moving Towards Life Cycle Thinking by integrating Advanced Waste Management Systems” proiektuak irabazi du lehen saria, eta accesitaren irabazle izan da “On the meaning of innovation performance: is the synthetic indicator of the European Innovation Scoreboard Flawed?”. Sariak Banco Santanderren babesa du, Santander Universidades atalaren bidez.

Ekitaldia 12:45ean izango da Icaza Auditoriumean (DUko Komertziala). Ekitaldian izango dira Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert eta Ikerketako eta Transferentziako errektoreorde Rosa Santibáñez. Banco Santanderren ordezkaria, bestalde, Patricia Arias Otero izango da, bankuaren Euskadiko zuzendaria.

DU- Grupo Santander saria Deustuko Unibertsitateak eta Banco Santanderrek duten lankidetzaren barrukoa da. Banketxea da munduan hezkuntza arloan gehien inbertitzen duen enpresa (Varkey/UNESCO-Fortune 500 txostena), Santander Universidades-en bitartez. 1.200 lankidetza hitzarmen ditu sinatuta, 21 herrialdetako unibertsitate eta erakundeekin.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>