#ErasmusDays: “Batzen gaituzten balioak”
Zatoz #Erasmus+Days jardunaldia ospatzera asteartean, urriaren 28an, 12:30etan, Donostiako Campuseko Foro aretora, María Silvestre (Deustuko Unibertsitateko Soziologiako katedraduna) eta Mikel Díez Sarasola (EHUko Zuzenbideko irakaslea) gonbidatuekin batera.
Zuzeneko podcast bat izango da non balio europarrei buruzko gogoeta egingo dugun: giza duintasunaren errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbide-estatua eta giza eskubideak. Balio horiek nola elkartzen eta inspiratzen gaituzten aztertuko dugu.
Ez galdu! Aukera paregabea izango da entzuteko, ikasteko eta gure gizartea eraikitzen duten balioei buruzko solasaldi irekian parte hartzeko.
