Estibaliz y Xabier Díaz Silvestre: hermanos en la ciencia. Desmontando mitos y confirmando sesgos – Inspira STEAM at home

Estibaliz y Xabier Díaz Silvestre: hermanos en la ciencia. Desmontando mitos y confirmando sesgos – Inspira STEAM at home
2020/07/01
16:00 – 16:40
Online
 
Datorren asteazkenean, uztailaren 1ean, 16:00etan, emakume zientzialari eta teknologoak begien aurrean jartzeko Inspira STEAM at home zuzeneko elkarrizketa zikloko laugarren saioa izango dugu.

Hermanos en la ciencia. Desmontando mitos y confirmando sesgos” izenburupean, Inspira STEAM programako aholkulari Estibaliz eta Xabier Díaz Silvestre neba-arrebak elkarrizketatuko dituzte. Zehazki, saio horretan azalduko dute, bokazio zientifikotik abiatuta, bilakaera profesionala oso desberdina izan dutela; karreretan zer-nolako zailtasunak aurkitu dituzten kontatuko digute, eta STEM arloari lotutako mito eta isuriak desmuntatu edo berretsi egingo dituzte. Gainera, haien ustez, hezkuntzak eta hezkuntza arloko ekimenek zer paper jokatzen duten ere ezagutuko dugu.

Estíbaliz Díaz Silvestre Zientzietako doktorea da EHUn, Biologia eta Ekosistemen espezialitatean. Gaur egun, ikertzaile seniorra da AZTI-BRTAn, ibai-aingiraren ebaluazioan eta kudeaketan espezializatu da.

 

Xabier Díaz Silvestre Zientzia Fisikoetako lizentziaduna da EHUn, Elektronika eta Automatika espezialitatean. Gaur egun, Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoko Lankidetza eta Zerbitzuetako Arloan ari da lanean.

 

• Izena ematea: http://deus.to/DiazSilvestre

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>