Estibaliz y Xabier Díaz Silvestre: hermanos en la ciencia. Desmontando mitos y confirmando sesgos – Inspira STEAM at home
Hermanos en la ciencia. Desmontando mitos y confirmando sesgos” izenburupean, Inspira STEAM programako aholkulari Estibaliz eta Xabier Díaz Silvestre neba-arrebak elkarrizketatuko dituzte. Zehazki, saio horretan azalduko dute, bokazio zientifikotik abiatuta, bilakaera profesionala oso desberdina izan dutela; karreretan zer-nolako zailtasunak aurkitu dituzten kontatuko digute, eta STEM arloari lotutako mito eta isuriak desmuntatu edo berretsi egingo dituzte. Gainera, haien ustez, hezkuntzak eta hezkuntza arloko ekimenek zer paper jokatzen duten ere ezagutuko dugu.
Estíbaliz Díaz Silvestre Zientzietako doktorea da EHUn, Biologia eta Ekosistemen espezialitatean. Gaur egun, ikertzaile seniorra da AZTI-BRTAn, ibai-aingiraren ebaluazioan eta kudeaketan espezializatu da.
Xabier Díaz Silvestre Zientzia Fisikoetako lizentziaduna da EHUn, Elektronika eta Automatika espezialitatean. Gaur egun, Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoko Lankidetza eta Zerbitzuetako Arloan ari da lanean.