Peter Hans Kolvenbach jesuiten Aita Jenerala zenaren (1983-2008) aldeko eukaristia

Peter Hans Kolvenbach jesuiten Aita Jenerala zenaren (1983-2008) aldeko eukaristia
2016/12/01
18:30 – 19:00
Kapera Erromanikoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Peter Hans Kolvenbach, 1983 eta 2008 bitartean jesuiten Aita Jenerala eta Deustuko Unibertsitateko Kantzelaria izan zena, azaroaren 26an zendu zen Beiruten. Unibertsitateak eukaristia ospatuko du haren oroimenez abenduaren 1ean, 18:30ean, Deustuko Kapera Erromanikoan.

Aita Arruperen ondorengoa izan zen, eta karguan egon zen 24 urteetan, jesuiten unibertsitateen identitate eta misioa berritu egin zituen eta Aita Ledesmaren (XVI. Mendean errektore egon zen Collegio Romano-n, gaur egungo Unibertsitate Gregorianoan) aukera originalak indarrean jarri zituen. Honako hauek hain zuzen: utilitas, humanitas, iustitia, fides eta “Ledesma-Kolvenbach” eredua deritzona.

Aita Kolvenbachek garrantzizko hogei bat hitzaldi unibertsitario eman zituen, horietako bat Deustuko Unibertsitatearen mendeurreneko ospakizunen amaieran, Bilbon, 1978ko irailean. Beste hitzaldi garrantzitsu bat, hura ere Bilbon, Aita Arruperen jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunean eman zuen, 2007ko azaroan. Deusto Forumen barruan, hitzaldi hau eskaini zuen: Pedro Arrupe: profeta de la renovación Conciliar. Hura izan zen azken hitzaldietako bat. Hitzaldirako lotura.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>