Euskaraokea (Donostia) #Euskararen Eguna
2026/12/03
13:30 - 14:30
Kafetegia
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Jarduera Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan kokatzen da. Egun hori abenduaren 3an ospatzen da, eta Deustuko Unibertsitateak euskararen eta euskal kulturaren sustapenarekin, erabilerarekin eta hedapenarekin duen konpromiso aktiboa islatzen du.
«Euskara gara» lelopean, ekimen honek euskara unibertsitate-komunitatearen nortasun, topagune eta kohesio-elementu gisa balioan jarri nahi du, bizitza akademikoko esparru guztietan duen presentzia sustatu eta gero eta anitzagoa eta nazioartekoagoa den komunitate batekin partekatu.
