Euskararen Nazioarteko Eguna. Giza katea

Euskararen Nazioarteko Eguna. Cadena humana
2015/12/03
10:50 - 12:00
Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Ospakizunaren helburua agerikoa da: hizkuntz aniztasunarekiko, hizkuntzen arteko elkarbizitzarekiko eta euskararen aldeko ekintza positiboarekiko gure konpromiso irmoa berrestea, hauek ere baitira gure proiektu eta gure komunitate unibertsitarioaren oinarri. Aurten, bereziki azpimarratu nahi dugu gure hizkuntza transmititzearen eta bizitzako esparru guztietan erabiltzearen garrantzia. Horretarako, eman eskua, eman bizia euskarari goiburu hartuta, goizeko 10:50ean giza katea osatu eta grabatuko dugu Memoriaren plazatik labirintoraino. Animatu eta eman izena. Egitaraua Astean zehar. Igo atxikimendu irudiak Instagramera (#dEUSkaraz) 10:50. Giza katea Memoria plazatik Labirintora. Talde argazkia eta kantua klaustroan 11:15. Klaustroa. Euskal jokoak, musika eta kopaua 12:00. Entzungela. Mahai ingurua: Euskararen transmisio bideak. #dEUSkaraz-en jasotako irudien bistaratzea
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude