Exposición interactiva “Zure bizitza Indian” y “Mujeres en India”

Exposición interactiva
2015/10/13 – 2015/10/22
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deusto Campus Elkartasunak, ALBOAN GKErekin batera, bi parte dituen erakusketa antolatu du Indiari buruz: “Zure bizitza Indian” eta “Mujeres en India”. Urriaren 13tik 22ra bitartean egongo da ikusgai Entzungelako klaustroan. Erakusketa interaktibo horren helburua da unibertsitateko elkartearengana hurbiltzea adivasi indigenen errealitatea eta Gujerat (India) lurraldean nolako aukera duten hezkuntza jasotzeko erakustea.

Zure bizitza Indian

Erakusketaren atal honen helburua da ezagutza eta elkartasuna zabaltzea Indian hezkuntza jasotzeko dagoen aukerari buruz, orokorrean, eta, bereziki, aborigenen komunitateei buruz.

Mujeres en India

Bigarren atal horretan emakumeen giza eskubideak dira ardatz eta, gainera, Errealitate Areagotua erabiliz ikus daiteke. Aplikazioa jaisteko web orria: www.mujeresenindia.alboan.org.

Aukera dago taldeko bisita gidatuak eskatzeko, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz. Ordua eskatzeko, Deusto Campus Elkartasunarekin jarri behar da harremanetan: solidaridad@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>