Fabrikatu zeure ezkontzarako apaingarriak Deusto FabLaben

Fabrica elementos decorativos para boda en el Deusto FabLab
2016/06/14
17:00 - 20:00
Deusto FabLab
Edificio FabLab, Universidad de Deusto
Gehitu Google Calendarrera

 
Laser bidezko ebaketa eta grabaketarako teknologia nola erabiltzen den irakatsiko dugu tailer honetan, hain zuzen ere, ezkontza baterako apaingarriak fabrikatuko ditugu: mahaiko markatzaileak, banderatxoak, tartarako apaingarriak, kateorratzak, photocallerako elementuak, seinaleak etab. Horretarako, Adobe Illustrator diseinu programaren oinarrizko tresnak irakatsiko dizkizugu, eta marrazki bektoriala sortu edo egokitu ahal izango duzu, ondoren egurrean eta metakrilatoan ebaki edota grabatuko. (Hutsetik hasitako ideia ere sortu ahal izango duzu, edo geuk aldez aurretik prestatutako txantiloiren bat erabili, moldatu eta egokitu zeure gustura). Ikusiko dugu zeintzuk diren teknologia horren bidez fabrikatzeko jarraibideak ere. Azalduko dugu nola erabiltzen den laserra, nolako lanak egin litezkeen (ebaketa osoa, partziala eta grabaketa), eta zein material erabiltzen den. Era berean, teknologia horren ahalmenak aipatuko ditugu (zehaztasuna, detailea, azkartasuna, sormena, etab.) eta nolako aukera zabala ematen duen diseinu prozesuan. Ikastaroaren xehetasunak Tokia: FabLab eraikina, Deustuko Unibertsitatea Egutegia eta ordutegia: 2016ko ekainaren 14a, 17:00-20:00 Hizkuntza: Gaztelaniaz Instruktorea Margarita Martínez Diseinatzaile grafikoa. Fab expert. Izena emateko    
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude