Farewall Gathering at Garate International

Farewall Gathering at Garate International
2015/05/15
10:30 – 13:30
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Garate Internationalek mundu guztiko ikasleak elkartuko ditu beren kulturak ezagutzera emateko balio izango duen topaketa batean.  Jardunaldiari ekiteko hiru abeslariren emanaldia egongo da, Errusia, Brasil eta Kurdistango ikasleek abestuko dute; ondoren, Tunisia, Egipto, Kurdistan eta Indiako gazteek dantza tradizionalak eskainiko dituzte.

Klaustroan herrialde desberdinei buruzko informazioa emateko mahaiak egongo dira eta ikasleek beren herrialdeei buruz hitz egingo dute. José María Guibert errektoreak ere parte hartuko du nazioarteko ekitaldi horretan, 13:00etan.

Topaketan ordezkaritza izango duten herrialdeak hauek dira: Argentina, Bolivia, Txile, Kolonbia, Guatemala, Salvador, Honduras, India, Irak, Jordania, Kurdistan, Moldavia, Mozambike, Nikaragua, Peru, Palestina, Errusia, Serbia eta Tunisia.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>