Boluntariotzaren Azoka

Feria del Voluntariado
2022/09/22
10:00 - 14:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak BizkaiaGara erakundearekin elkarlanean Boluntariotza Azoka antolatzen dute, elkartasunaren eta gizarte-partaidetzaren balioak hedatzeko. Gainera, espazio honetan, unibertsitateko komunitateak ezagutzen du zer lan egiten duten gizarte erakundeek, eta boluntariotza-programetakoren batean modu aktiboan parte hartzeko aukera aztertzen du. Bizkaiko 60 boluntariotza-erakunde baino gehiago izaten dira bertan. Erakundeen mahaiez gain, hainbat jarduera egiten dira, hala nola hitzaldiak, tailerrak… boluntariotza-erakundeek egiten duten lanean sakondu ahal izateko eta lantzen dituzten beharrizan sozialen berri jasotzeko. EGITARAUA 10:00 Azokaren hasiera. 60 mahai baino gehiago boluntariotza proposamenekin Entzungelaren ondoko klaustroan. Zine-Foruma Garate Aretoan Argia Fundazioarekin. 11:30 Hitzaldia Garate Aretoan BizkaiaGara erakundearekin, Bizkaiko gizarte erakundeentzat. Mahai-ingurua DeustoCampuseko lokaletan Kode 48ren aurkezpenarekin. 12:30 Hitzaldia Garate Aretoan Europako Elkartasun Taldeari buruz EDE Fundazioaren eskutik. 13:00 Mahai-ingurua DeustoCampuseko lokaletan Ulertuz Elkartearekin. 14:00 Azokaren amaiera. Argibide guztiak https://feriavoluntariado.deusto.es/eu/
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude