Hitzaldia: Fondos Convencionales vs Fondos ASG: ¿por qué los segundos pueden ser mejores?

Hitzaldia: Fondos Convencionales vs Fondos ASG: ¿por qué los segundos pueden ser mejores?
2017/01/30
12:30 – 14:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Fernando Gómez-Bezaresen hitzaldia: Fondos Convencionales vs Fondos ASG: ¿por qué los segundos pueden ser mejores?

Fernando Gómez-Bezares  Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua eta doktorea da, eta Universidad del Salvadorreko (Buenos Aires, Argentina) Honoris Causa doktorea.

Deustuko Unibertsitateko Finantza Saileko katedraduna eta zuzendaria. Bertako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekano ere izan zen, errektoreorde eta Doktoregoko Batzordeko buru, hainbat graduondotako zuzendari izateaz gainera. Europako eta Amerikako unibertsitate batzuetako irakasle gonbidatua da eta Buenos Aireseko Universidad del Salvador erakundean, ohorezko irakasle izendatu zuten.

25 liburu eta ehun artikulu baino gehiago idatzi ditu bere espezialitateko gaien inguruan; Boletín de Estudios Económicos aldizkariko zuzendarikidea eta Biblioteca de Gestión DDBko zuzendaria da. Finantzetako Espainiar Elkarteko sortzailekide eta lehenengo presidentea izan zen.

Horrez gain, hainbat enpresa eta erakunderekin lan egin du, batez ere ekonomia eta finantza arloan eta eskualdeko ekonomia proiektuetan. Jarduera horien artean aipagarriena da 12 urtez izan zela BBVA Asset Management-eko Administrazio Kontseiluko kide, eta Plan Estrategiko batzuen arduraduna Errioxan.

1992ko urtarrilean, urteko errioxarra izendatu zuten eta 2008an Mercurio Honorífico Saria eman zioten. Valvanerako zalduna da, eta 2002 eta 2014 urteen artean Zaldunen Kapituluaren Presidente izan zen.

Izen ematea

Ekitaldiaren antolatzailea: Spainsif

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>