Crecer+ Inbertsio Foroa, CEBEKekin lankidetzan

Crecer+ Inbertsio Foroa, CEBEKekin lankidetzan
2021/05/27
16:00 – 18:00
CEBEK (via ZOOM). Gran Vía de Don Diego López de Haro, 50, 5ª Planta, 48011 Bilbao, Biscay
 
Deustuko Unibertsitateko Crecer+ inbertsoreen sareak, CEBEKekin batera, Crecer+ Inbertsio Foroaren XXX. ediziora gonbidatzen zaitu. Foroa ZOOM plataformaren bidez egingo da, maiatzaren 27an, ostegunean, 16:00etan.

Francisco Javier Azpiazu CEBEKeko idazkari nagusiak eta Victor Urcelay Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Enpresa Harremanetarako errektoreordeak parte hartuko dute.

Gainera, Afi Inversiones Globales Sgiic SAko bazkide zuzendari David Canok hitzaldia eskainiko digu: “El mundo post Covid: la prioridad es el crecimiento. ¿Qué ha cambiado y cuales son ahora las palancas?”

Jarraian, bost proiektu berriak aurkeztuko dira:

  1. proiektua: irtenbide teknologikoa, enpresei aukera ematen diena beren gehiegizko elikagaiak modu seguruan emateko, zergen kenkariak eskuratzeko eta kalitate handiko datuak jasotzeko, kudeaketa erabaki hobeak hartzen laguntzeko.
  2. proiektua: irtenbide digitala, parkinsona duten gaixoei zuzendua, diziplina anitzeko ikuspegiko entrenamendu metodo bat eskaintzen duena, musikan oinarrituta.
  3. proiektua: SAaS plataforma autogestionatua, Blockchain teknologiari esker bermatutako bozketa telematikoak egiteko.
  4. proiektua: zure plastikozko botilak birziklatzen dituen lehen euskal marka, diseinuzko osagarri paregabe eta eragin sozialekoak bihurtzeko.

5. proiektua: bost marka ezberdinez osatutako enpresa talde gastronomikoa, Euskadi markako gourmet produktua protagonista duena. Horietako bakoitza bere esentzia eta bereizketarekin. In situ eta delivery kontsumitzeko pentsatua.

IZENA EMATEKO

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>