Lagun egitearen etorkizunak eta erronkak Hezkuntza terapeutikoaren eta sozialaren ikuspegitik
Deustuko Unibertsitateak Kongresu bat egingo du azaroaren 18an eta 19an: “Hezkuntzaren eta terapeutikaren ikuspegitik lagun-egitearen etorkizunak eta erronkak” aztertuko dituzte. Topaketa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak eta Hezkuntza, Terapeutika eta Gizarte Testuinguruetan Psikoterapia Garatzeko Elkarteak (ADP-CETS) antolatzen dute. Nerabeei arreta ematen aritzen diren profesionalek osatzen dute erakundea, hainbat esku hartze testuingurutan: osasun-arreta, prestakuntza, aisialdiko eta denbora libreko baliabideak, haurrak eta nerabeak babesteko egoitza zerbitzuak edo gazte justizia. Lagun egite horren gakoak esku hartzearen hainbat ikuspegi eta testuingurutatik landuko dira, gaian adituak diren pertsonak bilduz elkarrizketa partekatu eta eraikitzailea sortzeko.