Omenaldia Paule San Salvador del Valle ikasleari: “22” liburuaren aurkezpena
Beraren gomutak bizirik dirau gure artean, eta bere hitzak barreiaturik daude hainbat eta hainbat tokitan, aldizkarietan, foroetan. Aitak, Javier San Salvador del Vallek, eta adiskide batzuek 22 liburua argitaratu dute. Pauleren ahotsa sekulako indarrez ageri zaigun testu autobiografikoa da. Entzun dezagun atal bat:
“Esta novela es a su vez una colección o recopilatorio de otras, con sus hermosas citas de grandes escritores y/o personas anónimas que me han ayudado a soportar el dolor. Los libros que me han salvado y las palabras que me han arropado el alma en mis peores momentos. Es un intento por calmar las ansiedades de quienes sufren con una experiencia parecida. Reflexiones varias para aprender a vivir mejor. La ocupación de la mente cuando el cuerpo no puede ocuparse, o se encuentra demasiado ensimismado en la lucha contra el enemigo. Es la historia de un año en el que tuve cáncer.”
Liburuaren aurkezpeneko ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan izango da, urriaren 4an, 14:00etan. Hauxe izango da egitaraua:
Ongietorriko hitzak: Juan José Etxeberria Sagastume, Unibertsitateko Elkarteko eta Izaera eta Misioko errektoreordea.
Liburuaren aurkezpena: Javier San Salvador, Pauleren aita eta liburuaren argitaratzailea beste batzuekin batera.
Pauleren bidea Literatura lantegian: Iñigo Larroque Deusto Campus Kulturako literaturako irakaslearen hitzak.
Iñigok eta/edo tailerreko kideren batek liburuaren atalak irakurriko ditu.
Komentarioak eta galderak.
Egun horretatik aurrera, Unibertsitateko Tintas liburu-dendan egongo da salgai liburua. Salmentatik ateratzen den dirua ALBOAN GGKEarentzat izango dira, erakunde horrekin lan egiten baitzuen Paulek.
Aurkezpenerako sarrera librea izango da tokiak bete arte.