Neuropsikologiari buruzko I. Biltzar Iberoamerikarra
2016/06/01 - 2016/06/04
Bilbao Exhibition Centre
Ronda de Azkue, 1, 48902 Barakaldo
Neuropsikologiari buruzko I. Biltzar Iberoamerikarra ospatuko da 2016ko ekainaren 1etik 4ra bitartean, Deustuko Unibertsitatean, Bilboko campusean. Biltzarrean nazioarteko 50 hizlarik baino gehiagok hartuko dute parte, Latinoamerika, Espainia, Portugal eta Estatu Batuetakoak. Hainbat jarduera antolatu dira, hitzaldi magistralak, prestakuntza tailerrak, sinposioak eta ahozko komunikazio eta posterretarako saioak. Aurkezpenek gaztelaniaz, portugesez edo ingelesez egin ahal izango dira. Era berean, profesionalen elkarteek, programen zuzendariek, ikasleek, ikertzaileek eta aldizkarien editoreek batzarrak egingo dituzte, Iberoamerikan neuropsikologiako gai profesionaletan aurrera egiteko. Iberoamerika osoko ikertzaileek hartuko dute parte bertan eta, gainera, ekitaldiak hedadura handia izango du, streaming bidez emango direlako hitzaldi batzuk mundu osoko profesional eta ikasle askorentzat.
Jarduera akademikoak ez ezik, jarduera sozialak ere antolatuko dira bertaratzen direnek aukera izan dezaten zuzenean ezagutzeko Bizkaiko kultura, gastronomia eta paisaiak. Hiriburua, Bilbo, Europan azken urteotan eraldaketarik handiena izan duen hiria da eta, gaur egun, mundu guztiko turistek gehien bisitatzen dutena da.
Programa osoa: www.congresoiberoamericano.deusto.es.
