Adingabeenganako Indarkeria Digitalari buruzko estatuko I. Biltzarra
Ekainaren 8an, Stop Genero Indarkeria Digitala elkarteak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearekin eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin elkarlanean, Adingabeenganako Indarkeria Digitalari buruzko estatuko I. Biltzarra antolatu dute. Biltzarrean, hainbat mahai inguru egongo dira eta gaia esparru profesional desberdinetako ikuspegitik aztertzen ahaleginduko gara, baina guztietan eztabaidatuko da adingabeei eta delitu informatikoei buruz.
Goizeko saioetan, tailer praktikoak egongo dira adingabeentzat, Interneten nabigatzen ikasiko dute, bai eta sarean zer egin daitekeen eta zer ez, guztia jolas modura.
Biltzarraren helburua
- Azaldu zein indarkeria digital den arriskutsua adingabeentzako.
- Azaldu zein diren Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituneko neurriak, biktima adingabeentzat.
- Eztabaidatu Espainiako legediak Delitu Informatikoei eta Adingabeei buruzko gaietan dituen lege-hutsuneei buruz.
- Eztabaidatu indarkeria digitalaren biktimeei adingabeei buruz ikastetxeek duten erantzukizunari buruz.
- Azpimarratu hezkuntza digitalak ikastetxeetan duen garrantzia.
- Azaldu eta ikusgarri egin adingabeen arteko indarkeria digitalaren kasuak prebenitzeko segurtasun neurriak.
- Eztabaidatu zer egin zure seme/alaba zibererasotzailea bada.
- Ezagutu zein den Ziberbulling kasuetan ikastetxeek jarraitu behar duten protokoloa.
- Eztabaidatu indarkeria digitala prebenitzeko segurtasun informatikorako tresnei buruz.
- Azaldu zein den indarkeria digitalaren biktima adingabeekin esku hartzeko era egokia.
- Ezagutu zein den segurtasun indarren inplikazioa adingabeen esparru digitalean.
- Ezagutu zein den adingabeenganako indarkeria digitalaren aurkako elkarteen eginkizuna.
Gurekin izango dira inaugurazioan:
- Bilboko Udalaren ordezkaria.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkaria.
- Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkaria.
- Javier Diéguez Barriocanal, Basque Cybersecurity Centreko zuzendaria.
- Alex Arriola, SPRIko zuzendari nagusia.
Gurekin izango dugu ohore handiz, bai inaugurazioan, bai amaieran, Gema Tomás, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa.
Biltzarraren programari buruzko informazio gehiago hemen
Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik web orri honetan: www.violenciadigitalamenores.c
Actualmente imparto charlas a menores sobre redes sociales, me gustaría asistir a dicho congreso.
Gracias