Neuroirudi kuantitatibo klinikoari buruzko oinarrizko I. ikastaroa

I Curso de introducción a la neuroimagen cuantitativa clínica
2015/11/27
09:00 - 17:30
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Nahasmendu Mediko Larrien  Neuropsikologiako taldeak antolatu du ikastaroa. Helburua da oinarrizko ezagutzak jasotzea neuroirudia erabiliz buruko kaltea eta disfuntzioa kuantifikatzeko metodologiaz, erresonantzia magnetikoaren bidezkoaz (RM), hain zuzen ere. Gainera, ikastaroan ikusiko da nolako aplikazioa duten metodo horiek gaixotasun neurodegeneratibo eta neurologikoetan, esaterako, Parkinsonen gaixotasunean, esklerosi anitzean, gaixotasun neuropediatrikoetan edo dislexian. Ikastaroa Neurozientzien arloko ikertzaileentzat da, neuroirudiaren arloa ezagutu nahi dutenentzat, bereziki gai klinikoetan aplikatutako RMren erabileran. Ikastaroa beste graduondoko batzuetako ikasleentzat ere bada: Neuropsikologiako masterra, Bioingeniaritzako eta Neurozientzietako masterra, baita neuroirudian interesa duten psikologo eta medikuentzat ere. Sartu ikastaroaren webera
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude