Sexu-Indarkerian Esku Hartzeko I. Jardunaldia
2026ko apirilaren 27an, 9:30etik 13:00etara, Deustuko Unibertsitateak Sexu Indarkerian Esku Hartzeari buruzko I. Jardunaldia hartuko du Bilboko campuseko Ellacuria Aretoan, Sexu Indarkerian Esku Hartzean Aditu Diplomak antolatuta.
Aitziber Aranzazu Idigoras Alberdi Unibertsitate Komunitateko errektoreordeak eta Miren Elgarresta Larrabide Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuko zuzendariak emango diote hasiera jardunaldiari, euren esku-hartzeekin. Era berean, ekitaldian Noelia Fernández Briz Asturiasko Printzerriko Sexu Erasoen Biktimentzako Krisi-zentroko psikologoak hitzaldia emango du.
Ondoren, , “Sexu-Indarkeriaren ikuspegi intergrala: 24 orduko krisi-zentroen eginkizuna” mahai-ingurua izango dugu. Bertan, Belén Larrion Kortabarria Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko, Gizarteratzeko eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistari Arreta Emateko zuzendari nagusiak eta eta Óscar Seco Revilla Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratzeko zuzendari nagusiak hartuko dute parte.
