AA, esku hartzea eta gizarte inklusioa. Esku hartzeko aukerak, arriskuak eta baldintzak
Adimen Artifiziala (AA) gero eta eragin handiagoa izaten ari da bizitza sozial, ekonomiko eta kulturaleko hainbat arlotan. Gizartean esku-hartzearen esparruan ere haren potentzialari eta arriskuei buruzko galdera garrantzitsuak azaleratzen hasi dira.
Testuinguru horretan, galdera ez da soilik AA txertatu behar dugun, baizik eta nola egin ikuspegi etiko, erlazional eta pertsonen bizi kalitatera bideratutako batetik.
Topaketa hau ikuspegi desberdinak entzuteko, kontrastatzeko eta partekatzeko espazio gisa planteatzen da, eztabaida hau esku hartzearen eta gizarteratzearen esparruan kokatzen laguntzeko. EDE Fundazioak antolatuta, Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko AA batzordeko arduradunak parte hartuko du.
