AA eta hezkuntza | Teknologia herritarren zerbitzura. Adimen artifizialaren erronkak eta eraginak

IA y educación | Tecnología al servicio de la ciudadanía. Desafíos e impactos de la Inteligencia Artificial
2026/06/30
17:00 - 18:00
Online
Gehitu Google Calendarrera

 

Adimen artifiziala (AA) fenomeno «teknologiko» soil gisa aurkezten da askotan, eta gaur egungo eran hura onartzea saihestezina balitz bezala. Hala ere, algoritmo bakoitzaren atzean giza erabakiak daude: datuen zentro bakoitzaren atzean, lurralde bat eta eragina jasaten duen elkarte bat daude; eta hizkuntza eredu bakoitzaren atzean, ikusten ez den lan bat egiten duten pertsonak daude. Teknologia ez da neutroa, eta haren garapena eta aplikazioak erronka etiko, sozial eta politikoen mende daude.

"Teknologia herritarren zerbitzura" proiektuaren esparruan, Alboan Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak lau saio antolatu dituzte online, irekiak eta doakoak, AAren inpaktuei buruzko begirada kritikoa eraikitzeko, herritartasun globalaren eta justizia sozialaren eta ingurumenekoaren ikuspegitik.

AA eta hezkuntzari buruzko saio honetako partaideak hauek izango dira::

  • Marlene Villegas, Fe y Alegría-ko Nazioarteko Federaziokoa.
  • Amaia Arrollo Sagasta, Mondragon Unibertsitatekoa.

Programa osoa esteka honetan.

Izena emateko inprimakia esteka honetan.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude