IAJU Webinar: Covid-19 aroaren erronkak jesuiten Goi Hezkuntzarako

IAJU webinar: Los desafíos de la era Covid-19 para la educación superior jesuita
2020/11/25
15:00 - 16:00
on-line
Gehitu Google Calendarrera

 
International Associaton of Jesuit Unviersities (IAJU) erakundeak "The Challenges of the Covid-19, Era for Jesuit Higher Education" izeneko lehen IAJU Global Webinar egingo du datorren asteazkenean, azaroaren 25ean, 15:00etan, eta galdera hauei erantzuten saiatuko da: – Nola lagun diezagukete jesuiten Goi Mailako Hezkuntzaren balioek eta idealek aro berri honetan? – Nola jarraitzen dugu berritzen gure zigilutik testuinguru horretara egokitzeko? Horrela, pandemiak jesuiten Goi Mailako Hezkuntzako edozein erakunderi jarritako erronkak aztertzea izango da helburu nagusietako bat. Horrez gain, krisiak irakaskuntza  eta ikaskuntza ereduetan izan duen eragina eta ikasleen prestakuntza integralaren aldeko apustua nola egiten jarraitu aztertuko dute. Ekimen hau IAJU: IAJU Best Practices in Jesuit Higher Education Project izeneko proiektuaren barruan sartzen da. Informazio gehiago izateko eta izena emateko: IAJU Webinar -The Challenges of the COVID-19 Era for Jesuit Higher Education. Sarrera Michael Garanzini, S.J., Secretary of Higher Education, Society of Jesus Philip Geister, S.J., President, Kircher Network Panela Mark Bosco, S.J., Vice-President for Mission and Ministry, Georgetown University Stella Porto, Knowledge, Innovation and Communication Division, Inter-American Development Bank Javier Nó, Dean, Universidad Loyola Andalucia Sylvia Schmelkes, Vice-President, Universidad Iberoamericana México   Moderatzailea Susana Di Trolio, Executive Director, Kircher Network
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude