IGNATIUS 500 | San Ignazio eta San Frantzisko Xabierkoaren kanonizazioaren 400. urteurrena. Zatoz familia ignaziotar osoarekin ospatzera!

IGNATIUS 500 | 400 aniversario de la canonización de San Ignacio y San Francisco Javier. ¡Únete a toda la familia ignaciana en esta celebración!
2022/03/12
Gehitu Google Calendarrera

 
2021eko maiatzetik Jesusen Lagundia mundu mailan ospatzen ari den Ignaziotar urtearen testuinguruan, aurten Loiolako San Ignazioren, ordenaren sortzailearen, eta San Frantzisko Xabierkoaren, lagundiko lehenengo kideetakoaren, kanonizazioaren 400. urteurrena ospatuko da. Santa Teresa Jesusena, San Isidro eta San Felipe Neri ere santu izendatu zituzten 1622ko egun berean. Ospakizuna martxoaren 12an egingo da munduko probintzia guztietan baina aparteko oihartzuna izango du Erroman, eta Espainiako Probintziak ere egun hori hartuko du ospatzeko, Plataforma Apostoliko guztietan hainbat ekintzarekin. Bilbon eta Donostian egingo diren ospakizunekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Egitaraua hau izango da: BILBAO 12:00 Meza Jesusen Bihotza Elizan (Aiala Kantzilerraren kalea, 3) DONOSTIA 13:00 Keinu ignaziotarra: Globaldemiak (Andia kalea) 19:30 Meza Jesusen Bihotza Elizan - Loyola Zentroa (Andia kalea, 3)
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude