IGNATIUS 500 | San Ignazio eta San Frantzisko Xabierkoaren kanonizazioaren 400. urteurrena. Zatoz familia ignaziotar osoarekin ospatzera!

2022/03/12

2021eko maiatzetik Jesusen Lagundia mundu mailan ospatzen ari den Ignaziotar urtearen testuinguruan, aurten Loiolako San Ignazioren, ordenaren sortzailearen, eta San Frantzisko Xabierkoaren, lagundiko lehenengo kideetakoaren, kanonizazioaren 400. urteurrena ospatuko da. Santa Teresa Jesusena, San Isidro eta San Felipe Neri ere santu izendatu zituzten 1622ko egun berean.

Ospakizuna martxoaren 12an egingo da munduko probintzia guztietan baina aparteko oihartzuna izango du Erroman, eta Espainiako Probintziak ere egun hori hartuko du ospatzeko, Plataforma Apostoliko guztietan hainbat ekintzarekin.

Bilbon eta Donostian egingo diren ospakizunekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu. Egitaraua hau izango da:

BILBAO

12:00 Meza Jesusen Bihotza Elizan (Aiala Kantzilerraren kalea, 3)

DONOSTIA

13:00 Keinu ignaziotarra: Globaldemiak (Andia kalea)

19:30 Meza Jesusen Bihotza Elizan – Loyola Zentroa (Andia kalea, 3)

  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>