Tokiko Jasangarritasuna Bizkaian. II.Topaketa

Tokiko Jasangarritasuna Bizkaian. II.Topaketa
2016/01/22
08:45 – 11:00
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatea BizkaiLab hitzarmenetik jaiotzen den “Bizkaia21 egitasmoarekin lotuta dauden udalerrietako jasangarritasun planen eta Tokiko Agenda 21-en ekintzen eta Aalborg+10eko nazioareko konpromisoen arteko lerrokatze eta ekarpenak” deituriko ikerketa burutzen ari dira. Ikerketa azken fasean dago, 5000 biztanle baino gehiago dituzten Bizkaiko udalerrien laguntza eta ekarpenei esker. Hori dela eta, Deustuko Unibertsitatean, 2016ko urtarrilaren 22an, ostirala, ikerketaren aurkezpenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Bigarren topaketa honetan udaletako pertsonal politikoa zein teknikoa, eta proiektuan interesa duen edonor biltzea da helburua, ikerketaren emaitzak azaldu eta udalerrietako jasangarritasunari buruzko gaiak eztabaidatu ahal izateko.

Tokiko Jasangarritasuna Bizkaian. II. Topaketa, Bizkaiko erakunde publikoen jasangarritasunaren inguruko gogoeta sustatzeko eta elkar-sortzerako erreferente bihurtu nahi da, etorkizunean arlo honekiko aurkeztuko zaizkigun erronken aurrean ekintza eta konpromiso sendoenak aurrera eraman ahal izateko.

Baieztapena:
944 139 003 Luz. 2063 edo Formularioa bete

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>