Gizarteratzen II. Jardunaldia – “Erresilientziarako Komunitateak: komunitate sarea babes faktore ahultasunaren prebentziorakorako
Komunitate sarea: babes faktore ahultasunaren prebentziorako
Urriaren 5ean Bilbon egingo den doako jardunaldi honetan, ikuspegi komunitariotik, ahultasun egoerak ekiditeko behar diren erantzunen inguruan, hausnarketak eta esperientziak aztertuko ditugu.
Txosten, elkarrizketa eta esperientzia ezberdinak ikusirik, herri mailan batez ere, esku hartze komunitarioak duen garrantzia ikusi eta sakontzeko aukera izango dugu, hau da, sareak ahulezia egoerak ekidin eta erresilientzia faktore ezberdinak sortzen dituela.
Esku hartze komunitarioak herri mailako testuinguruan baldintza ezin hobeak dituela uste dugu, pertsonen beharrizanei erantzuteko hurbiltasunetik, prebentziotik eta berarekiko duen harremanetatik. Pertsonak auzoa du bere lekurik egokiena hazteko eta garatzeko, eta bertan aurki ditzake irtenbideak.
Auzoa bera da, gizarte, ekonomia eta kultura aldaketak islatzen diren lekua. Aldaketa horien barruan “zaintzaren krisia” azpimarratu beharra dago, izan ere esparru eta departamentu ezberdinen elkarlanaren ikuspegi aldaketa eskatzen baitu (Hezkuntza, Osasuna, Gizarte zerbitzuak…). Horretarako erakunde publikoek eta gizarte eragileek proposamen berriak egin beharko dituzte.
Jardunaldian, erresilientzia komunitario eta indibidualeko ereduak aurkeztuko dituzte adituek eta haiekin elkarrizketak izanda, gakoak ezagutzeko aukerak izango ditugu: esku hartze komunitarioko zer alderdi bultzatu arretan dauden pertsonekin…rol profesionalak, nolako praktikak lortzen duten pertsona eta taldeen prozesuak hobetzea ahulezia egoera, bakardade edo/eta gizarte bazterkeria arriskutik irteteko.
Pertsonen eta testuinguruen erresilientzia errazten duten esperientziak, profesionalen proposamen berriak, eta pertsona taldeetatik baino harago eskaintzen dituzten erantzun integralak ezagutzeko aukera izango dugu.