Teknologia eta Lanari buruzko II. Workshopa
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, Teknologiari eta Lanari buruzko Nazioarteko II. Workshopa egingo da irailaren 30ean eta urriaren 1ean. Ekitaldia tailerren ziklo baten barrukoa da, lehenago Gaztela-Mantxako Unibertsitatean antolatua, digitalizazioak lan-eremuan, zehazki Lan Harremanetan, duen eragina aztertzeko.
Jardunaldia online emango da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, eta hainbat gai azalduko dira bertan, besteak beste, laneko osasunerako eskubidea, telelana, plataforma digitaletako enplegu-profilak eta iraultza digitalaren aurreko gizarte-babesa.
Programa
Izena emateko
