Deustuko Merkataritza Zirkuluaren III. saioa. “Los sucesivos cambios legales y la doctrina de la Sala Primera del Tribunal Supremo en materia concursal. ¿Antesala de una “gran reforma”?”

Círculo Mercantil Deusto

Círculo Mercantil Deusto

2017/03/16
17:00 – 19:00
Faculty Club-a. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Martxoaren 16an, osteguna, 17:00etatik 19:00etara bitartean, aditu taldea Deustuko Merkataritza Zirkuluko kide diren adituek hirugarren saioa garatuko dute, Deustuko Unibertsitateko Faculty Clubean. Deustuko Merkataritza Zirkulua enpresen egungo erronken inguruan hausnartu eta ikuspegi juridikotik irtenbideak sortzeko beharretik sortu den ekimena da.

Oraingoan, azken urteotan finantza produktuen kontratazioak eragindako gatazkaren inguruan hitz egingo da. Izenburua hauxe izango da: “Los sucesivos cambios legales y la doctrina de la Sala Primera del Tribunal Supremo en materia concursal. ¿Antesala de una “gran reforma”?”

Saioaren irekiera ekitaldian izango dira Ramón Múgica Alcorta (notarioa) eta Gema Tomás Martínez, Zuzenbide Fakultateko dekanoa. David Fernández de Retana (abokatua), zirkuluaren sortzailea eta sustatzailea, foroko informazioa emango du eta ondoren aurkeztuko ditu hitzaldi nagusia eta hizlaria, Sebastián Sastre Papiol, Zuzenbideko doktorea. Abokatua (Of Counsel Ramón y Cajal Abogados). Auzitegi Goreneko magistratu ohia eta La Caixako Aholkularitza Juridikoaren zuzendari ohia. Hitzaldiaren izenburua da: “Tratamiento y sistematización de la reciente doctrina del Tribunal Supremo en materia concursal (SSTS de 2014, 2015 y 2016D. Aurkezle arituko da Unai Olabarrieta de Frutos, abokatua eta ekonomista eta Zirkuluaren sortzaile eta sustatzailea.

Foroari amaiera emateko debate interesgarria egongo da, Edmundo Rodríguez Achútegui izango da moderatzailea, Arabako Probintzia Entzutegiko magistratua.

Joan den urteko bileretan izandako arrakastaren ondoren, topaketa berri horrekin finkatu egiten da Deustuko Merkataritza Zirkulua, eta merkataritza arloko erreferentea izatea nahi du.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Buenos días: me parece muy interesante la conferencia, a la que por motivos profesionales no podré asistir. Les agradecería me informaran en caso de que después de su celebración se publicara alguna reseña con el contenido de la misma. Agradecido de antemano, reciban un cordial saludo. Atentamente, Jorge Fayos, abogado, Digestum Legal, S.L.P.

Utzi erantzuna JORGE FAYOS CRESPO(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>