Larramendi eraikinaren inaugurazioa
Larramendi eraikin berriak liburutegia hartuko du, ikasteko eta ikertzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen dituena; egoki hornitutako laborategiak eta lanerako aretoak; kirol instalazioak; ikasgelak; atsedenerako eta ekitaldietarako guneak… Eraikinak campusa eraldatu du eta ikasleen eta ikertzaileen artean talentua erakartzeko aukerak areagotuko ditu.
Eguna: 2021eko uztailaren 5a, astelehena.
Ordua: 10:45ean, bisita gidatu laburra Larramendi eraikinera, agintariekin batera. 11:30ean, inaugurazio ekitaldia.
Tokia: Larramendi eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.
Honakoek hartuko dute parte inaugurazio ekitaldian, besteren artean:
-José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko Errektorea.
-Eneko Goia, Donostiako alkatea.
-Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia.
-José Ignacio Munilla, Donostiako Elizbarrutiko gotzaina.
-Antonio España sj, Jesusen Lagundiko Espainiako Probintziala.
Ekitaldian hitza hartuko dute, halaber, Unibertsitateko ordezkari hauek:
-Xole Galarraga, Unibertsitateko Liburutegiko-IIBZko zuzendaria
-Isabel Ariceta, Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako dekanordea
-Ane Arbillaga, Fisioterapiako dekanordea
-Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreordea