Inaugurazioa. Murgiltze teknologien laborategia (‘Immersive Lab: Universidad de Deusto-Virtualware’)
Laborategia Virtualware euskal enpresaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetzaren emaitza da, Unibertsitatearen eta Enpresaren artean egin daitekeena praktikan jartzea interesgarria baita.
50 metro koadrotik gorako gune hori datorren ostegunean, azaroak 28, inauguratuko dute ofizialki, 12:00etan, Ingeniaritza eraikineko 4. solairuan, DeustoTech eraikinaren barruan. Aurkezpenean izango dira: Jose Maria Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua; Unai Extremo, Virtualware-ko CEOa; eta Sergio Barrera, Virtualwar-eko CTO.
Beste parte hartzaile batzuk ere izango dira: Estibaliz Hernaez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea, Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustapeneko diputatua, Alexander Arriola SPRIko zuzendaria, Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoa, Iñaki Vazquez Deustuko Unibertsitateko Informatika eta Telekomunikazio Saileko zuzendaria, Pablo Garcia-Bringas Kanpo Harremanetarako dekanordea, Cristina Gimenez Elorriaga Deustuko Unibertsitateko Enpresekiko Harremanetarako arduraduna; eta Carlos Alonso, HP INCko Hezkuntzako arduraduna, Espainian eta Portugalen.