COVID-19aren eragina kontratazio publikoan. Web-mintegia

COVID-19aren eragina kontratazio publikoan. Web-mintegia
2020/05/27
17:30 – 19:00
 
Nahi zenuke informazio guztia izatea alarma egoera bitartean kontratazio publikoari aplikatzekoa den salbuespenezko zuzenbide berriari buruz? Jakin nahi duzu nola izapidetu behar diren prozedurak COVID-19aren krisialdian? Nola eragingo du etapa horrek kontratazio publikoaren etorkizunean? Nahi izango zenuke kezka eta jakin-min guztiak gaian adituak direnekin partekatzea?

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak Kontratu Publikoen arloko berrikuntzei buruzko hurrengo web-mintegira gonbidatzen zaitu. Saioa maiatzaren 27an, asteazkenean, izango da, 17:30ean.

Programa:

I. blokea: Kontratazio publikoari aplikatzekoa den salbuespenezko zuzenbidea

Alarma egoerako kontratazio publikoari buruzko araudia aztertzea: larrialdiko kontratazioa, kontratu desberdinak, kontratuak etetea, kalte ordainak eta ustezko erantzukizunak.

Hizlaria: Pilar Jiménez Rius.

II. blokea: COVID-19aren krisiaren eragina esleipen prozeduretan

Alarma egoeran esleipen prozedurak aztertzea: eteteak, atzera egiteak, geldiarazteak eta errekurtsoak jartzeko epeak.

Hizlaria: Javier Serrano Chamizo

 

MAHAI-INGURUA:  bi hitzaldien amaieran, María Burzaco eta Fernando Canales gonbidatuek ere parte hartuko duten mahai-ingurua antolatuko da, eta bertaratutakoei galderak egiteko eta kezkak eta zalantzak partekatzeko gonbita egingo zaie.

Koordinatzailea: Inmaculada Herbosa Martínez

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>