Innovate or Die Bilbao

Innovate or Die Bilbao
2015/05/08
08:30 – 19:00
Bilboko Campusa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Innovate or Die etorriko da Bilbora lehenengo aldiz, Deustuko Unibertsitatea, Tecnalia eta Team Academy Finlandia-ren eskutik.

Berrikuntzarako lehiaketa da eta bertan 50 gaztek lan egingo dute taldeka, irtenbide sortzaileak emateko inguruko enpresek jardunaldian planteatuko dituzten erronkei.

Beraz, ikaskuntza esperientzia bikaina da, izan ere parte hartzaileak Euskal Herriko enpresen mundura hurbilduko dira eta, aldi berean, tresnak eskuratuko dituzte taldean lan egiteko eta irtenbide berritzaileak sortzeko.

Parte hartzen duten enpresek aukera dute proposamen original eta sortzaileak jasotzeko, diziplina anitzeko gazte taldeek landutakoak, eta beren erronkei erantzuna emateko baliagarriak izan litezke. Enpresa bakoitzak hiru soluzio jasoko ditu eta horietatik onena aukeratuko du jardunaldiaren bukaeran.

Jardunaldia dinamizatzen bideratzaile esperimentatuak arituko dira eta Team Academyko ekintzaile finlandiarren talde baten laguntza izango dute parte hartzaileek, soluzio berritzaileek sortzen duten esperientzia eta trebetasunak eskainiz.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>